Politica de cookies
Cookie-politika
Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak cookieen erabilerari buruzko informazioa ematen du bere webgunean: https://www.elkarlan.coop.
Zer dira cookieak?
Web-orrien bidez nork bere ekipoan deskarga ditzakeen fitxategiak dira cookieak. Funtsezko zeregina duten tresnak dira, informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko balio baitute. Besteak beste, erabiltzailearen edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko aukera ematen diote web-orriari, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.
Cookie-motak
Cookieak bidaltzen dituen domeinua kudeatzen duen eta lortutako datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, bi motatako cookieak bereiz daitezke:
- Cookie propioak: Editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen duen ekipo edo domeinutik erabiltzailearen terminal-ekipora bidaltzen diren cookieak dira.
- Hirugarrenen cookieak: Erabiltzailearen terminal-ekipora cookie horiek bidaltzeko erabiltzen den ekipoa edo domeinua ez du kudeatzen editoreak, cookieen bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek baizik.
Cookieak instalatzen badira editoreak berak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik, baina horien bidez jasotako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, cookie horiek ezin dira hartu propiotzat.
Cookieak bezeroaren nabigatzailean gordeta egoten diren denboraren arabera ere egin daiteke cookieen sailkapena. Horrela, bi cookie-mota bereizten dira:
- Saioko cookieak: Erabiltzailea web-orrian dagoen bitartean datuak biltzeko eta gordetzeko diseinatutako cookieak dira. Erabiltzaileak behin eskatutako zerbitzua emateko bakarrik balio duen informazioa gordetzeko erabiltzen dira (adibidez, erositako produktuen zerrenda).
- Cookie iraunkorrak: Datuak terminalean gordeta gelditzen dira, eta cookiearen arduradunak zehazten du zenbat denboraz sar daitekeen haietan eta trata daitezkeen; minutu batzuetatik urte batzuetara bitartekoa izan daiteke denbora hori.
Datuen babesa – Cookie politika
Azkenik, badago beste sailkapen bat ere, kontuan hartuta zertarako tratatzen diren lortutako datuak. Horrela, sei motatako cookieak bereizten dira:
- Cookie teknikoak: Horien bidez, web-orri, plataforma edo aplikazio batean nabiga dezake erabiltzaileak, eta han eskaintzen diren aukerak edo zerbitzuak erabili; bestek beste, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko ataletara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, erosketa-prozesu bat egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak gordetzea, edo sare sozialetan edukiak partekatzea.
- Pertsonalizazio-cookieak:Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminalean zenbait irizpideren arabera aurrez zehaztutako ezaugarri orokor batzuk betez, hala nola hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile-mota, zerbitzura sartzeko eskualde-konfigurazioa eta abar.
- Analisi-cookieak:Cookie horiei lotutako webguneetako erabiltzaileen portaeraren jarraipena egiteko eta aztertzeko aukera ematen diote cookieen arduradunari. Cookie horien bidez bildutako informazioa webgune, aplikazio edo plataformen jarduera neurtzeko erabiltzen da, eta gune, aplikazio eta plataforma horietako erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko; horrela, zerbitzuaren erabiltzaileen erabilera-datuak aztertu eta, horren arabera, hobekuntzak egin daitezke.
- Publizitate-cookieak:Publizitate-espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dute.
- Jokabide-publizitateko cookieak: Erabiltzaileen nabigazio-ohiturei etengabe behatuta, haien portaerari buruzko informazioa gordetzen dute. Horrela, erabiltzailearen profil espezifikoa sortu daiteke, haren araberako publizitatea jartzeko.
- Kanpoko sare sozialen cookieak: Bisitariek hainbat plataforma sozialetako (Facebook, YouTube, Twitter, LinkedIn eta abar) edukiarekin hartu-emana izateko erabiltzen dira, eta sare sozial horietako erabiltzaileentzat soilik sortzen dira. Cookie horiek erabiltzeko baldintzak eta bildutako informazioa dagokion plataforma sozialaren pribatutasun-politikaren bidez arautzen dira.
Cookieak desaktibatzea eta ezabatzea
Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatzeko aukera duzu, ekipoan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz. Cookieak desaktibatuz gero, litekeena da erabilgarri dauden zerbitzuetako batzuek ez funtzionatzea. Cookieak desgaitzeko modua desberdina da nabigatzaile bakoitzean, baina, oro har, Tresnak edo Aukerak menutik egin daiteke. Nabigatzaileko Laguntza menua ere kontsultatu daiteke, eta argibideak aurkitu bertan. Erabiltzaileak aukeratu dezake, noiznahi, webgunean zer cookiek funtzionatzea nahi duen.
Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatzeko aukera duzu, ekipoan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:
- Microsoft Internet Explorer edo Microsoft Edge: http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/Block-or-allow-cookies
- Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/impedir-que-los-sitios-web-guarden-sus-preferencia
- Chrome: https://support.google.com/accounts/answer/61416?hl=es
- Safari: http://safari.helpmax.net/es/privacidad-y-seguridad/como-gestionar-las-cookies/
- Opera: http://help.opera.com/Linux/10.60/es-ES/cookies.html
Gainera, cookieen biltegia ere kudea dezakezu zure nabigatzailean, honako tresna hauen bidez:
- Ghostery: www.ghostery.com/
- Your Online Choices: www.youronlinechoices.com/es/
https://www.elkarlan.coop webgunean erabilitako cookieak
Honako hauek dira atari honetan erabiltzen diren cookieak, haien tipologia eta funtzioa barne:
- PHPSESSID
- Iraupena: saiokoa
- Deskribapena: PHP lengoaian oinarritutako aplikazioek sortutako cookiea da. Erabiltzailearen saioaren aldagaiak mantentzeko erabiltzen den helburu orokorreko identifikatzailea da. Ausaz sortutako zenbaki bat izaten da normalean. Hura erabiltzeko modua webgunearen espezifikoa izan daiteke, baina adibide on bat da erabiltzaile batek saioa hasita edukitzea orrien artean.
- Mota: hirugarrenena
- Helburua: teknikoa
- _ga
- Iraupena: 2 urte
- Deskribapena: Erabiltzaileak bereizteko balio du. Google Analyticsek sortua da. Googlek Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan gordetzen du cookieen bidez jasotako informazioa, datu pertsonalen babesari buruzko Europako legedia betez, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, legeak horretara behartzen duenean edo sistemak funtzionatzeko beharrezkoa denean izan ezik. Googlek ez du erabiltzailearen IP helbidea beste inolako informazioarekin lotzen. Google Analyticsek erabilitako cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu helbide honetan: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es&csw=1
- Mota: hirugarrenena
- Helburua: analitikoa
- _gat
- Iraupena: 1 minutu
- Deskribapena: Googleren sareko beste orri batzuetan gure publizitatea erakusteko erabiltzen da. Google Analyticsek sortua da. Googlek Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan gordetzen du cookieen bidez jasotako informazioa, datu pertsonalen babesari buruzko Europako legedia betez, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, legeak horretara behartzen duenean edo sistemak funtzionatzeko beharrezkoa denean izan ezik. Googlek ez du erabiltzailearen IP helbidea beste inolako informazioarekin lotzen. Google Analyticsek erabilitako cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu helbide honetan: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es&csw=1
- Mota: hirugarrenena
- Helburua: jokabide-publizitatea
Cookie-politika onartzea
Cookieak erabiltzea onartzen duzula ulertzen du https://www.elkarlan.coop webguneak. Hala ere, cookie-politikari buruzko informazioa ematen du saio-hasiera bakoitzean, atariko orri guztien beheko edo goiko aldean, horren jakitun izan zaitezen.
Informazioa irakurri ostean, ekintza hauek egin daitezke:
- Cookieak onartu:
Oharra ez da berriz agertuko, uneko saioan atariko edozein orritara sartzean.
- Itxi:
Oharra ezkutatu egingo da, uneko orrian.
- Konfigurazioa aldatu:
Aukera duzu cookieei buruzko informazio gehiago lortzeko, https://www.elkarlan.coop webguneko Cookie-politika ezagutzeko, eta nabigatzailearen konfigurazioa aldatzeko.