Política de privacidad

Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak, datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudia aplikatuz, jakinarazten du https://www.elkarlan.coop webguneko inprimakien bidez jasotako datu pertsonalak Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen zerbitzuen erabiltzaileen fitxategi automatizatu espezifikoetan sartzen direla.

Harreman komertzialari eustea da datu pertsonalen bilketaren eta tratamendu automatizatuaren helburua, bai eta Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak berezko dituen informatzeko, prestatzeko eta aholkatzeko lanak eta bestelako jarduerak gauzatzea ere.

Datu horiek aurretik azaldutako helburua betetzeko behar-beharrezkoak diren erakundeei lagako zaizkie soilik.

Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak beharrezko neurriak hartzen ditu, datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoan, xedatutakoaren arabera, eta DBLO zaharra indargabetu zuen 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organiko berriak, Datuak Babestekoak eta Eskubide Digitalak Bermatzekoak, ezarritakoari jarraikiz.

Erabiltzaileak edozein unetan baliatu ahal izango ditu EBko Erregelamendu horrek onartutako eskuratzeko, aurka egiteko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko eta eramateko eskubideak. Eskubide horiek baliatzeko, posta elektronikoa (elkarlan@elkarlan.coop) erabili ahal izango du erabiltzaileak, edo, bestela, helbide hau: Done Bikendi kalea 8, 9. ezkerra, Albia eraikina 2, 48001 Bilbo (Bizkaia).

Erabiltzaileak adierazten du berak emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, eta konpromisoa hartzen du, horiek eguneratuta izateko eta aldaketak Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteari jakinarazteko.

Datu pertsonalak tratatzearen helburua

Zer helbururekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkartean, helburu hauetarako tratatuko ditugu https://www.elkarlan.coop webgunearen bidez eskuraturiko zure datu pertsonalak:

  1. Enpresaren merkataritzako, laneko, korporazioko eta kontabilitateko betebeharrak betetzeko.
  2. Webgunean eta sektorean eskaintzen diren zerbitzu berriei buruzko informazio komertziala eta buletinak bidaltzeko.
  3. Artxibatzeko, sistemak eguneratzeko eta enpresaren informazioa eta datu-baseak babesteko eta zaintzeko.
  4. Harremanetarako inprimakiaren bidez erabiltzaileak eskaturiko informazioa emateko.
  5. Sustatzen ditugun kooperatibentzako dirulaguntzak tramitatzeko.

Gogorarazten dizugu edozein bidetatik eta edozein unetan egin diezaiokezula uko merkataritza-komunikazioak jasotzeari; horretarako, bidali mezu elektroniko bat lehen adierazitako helbidera.

Erregistro horien eremuak nahitaez bete beharrekoak dira; izan ere, datu horiek eman ezean, ezinezkoa da adierazitako helburuak gauzatzea.

Zenbat denboran gordetzen dira bildutako datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak merkataritza-harremanak irauten duen bitartean edo horiek ezabatzeko eskatu bitartean gordeko dira, eta emandako zerbitzuek legezko erantzukizunak sor ditzaketen bitartean.

Legitimazioa

Zure datuen tratamendua berori legitimatzen duten oinarri juridiko hauek aintzat hartuz egiten da:

  1. Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteko zerbitzuei buruzko informazioa eskatzea eta/edo zerbitzu horiek kontratatzea. Nolanahi ere, kontratua egin aurretik eskuratu egingo zaizkizu zerbitzu horien zehaztapenak eta baldintzak.
  2. Zure baimen libre, zehatz, informatu eta zalantzarik gabea lortzea; izan ere, pribatutasun-politika hau zure eskura jartzen dugu, eta, irakurri ondoren, ados bazaude, baiezko adierazpen edo ekintza argi baten bidez onar dezakezu, horretarako prestatutako lauki bat markatuz, adibidez.

Zure datuak ematen ez badizkiguzu edo oker edo osatu gabe badaude, ezin izango diogu zure eskaerari erantzun, eta ezinezkoa izango da eskatutako informazioa ematea edo zerbitzuak kontratatzea.

Hartzaileak

Datuak ez zaizkio jakinaraziko Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteaz bestelako hirugarren bati, legez behartuta ez bada.

Zerbitzuen erabiltzaileek bildutako datuak

Erabiltzaileak datu pertsonalak dituzten fitxategiak ostatatze partekatuko zerbitzarietan sartzen baditu, Elkar-Lan S. Coop Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak ez du bere gain hartuko erabiltzaileak DBEOa ez betetzearen erantzukizuna.

https://www.elkarlan.coop webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak

Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkartea da https://www.elkarlan.coop webguneko edukien egile-eskubide guztien, jabetza intelektual eta industrialaren eta ezagutza metatu osoaren titularra, baita webgune horretako edukiekin eta eskainitako zerbitzuekin zerikusia duten beste eskubide guztien eta horiek ezartzeko beharrezkoak diren programen eta horiei lotutako informazioaren titularra ere.

Debekatuta dago https://www.elkarlan.coop webguneko edukiak, osorik edo partez, erreproduzitzea, argitaratzea eta/edo erabat pribatua ez den erabilera baterako baliatzea, aldez aurretik eta idatziz baimena eman ezean.

Softwarearen jabetza intelektuala

Erabiltzaileak errespetatu egin behar ditu Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak bere esku jarritako hirugarrenen programak, doakoak eta/edo xedapen publikokoak izan arren.

Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak softwarearen beharrezko ustiapenerako eta jabetza intelektualeko eskubideak ditu.

Zerbitzua kontratatzeagatik, erabiltzaileak ez du inolako eskubiderik edo lizentziarik izango, ez zerbitzua emateko beharrezkoa den softwarearen gainean, ez zerbitzuaren jarraipenari buruzko informazio teknikoaren gainean, salbu eta kontratatutako zerbitzuak betetzeko beharrezkoak diren eskubide eta lizentziak, zerbitzuok irauten duten bitartean.

Kontratua betetzetik kanpo geratzen den edozein ekintzatarako, erabiltzaileak Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen idatzizko baimena beharko du, eta debekatuta izango du Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen jabetzako zerbitzarien konfigurazioa, egitura eta fitxategiak eskuratu, aldatu eta bistaratzea. Hortaz, bere gain hartuko du zerbitzarietan eta segurtasun-sistemetan arduragabekeriaz edo maltzurkeriaz jokatzearen ondorioz gertatzen den edozein gorabeheraren ondoriozko erantzukizun zibil eta penala.

Ostatatutako edukien jabetza intelektuala

Debekatuta dago Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak emak ematen dituen zerbitzuak jabetza intelektualari buruzko legeria bete gabe erabiltzea, eta bereziki:

  1. Espainiako legeen aurkako erabilera edo hirugarrenen eskubideak hausten dituen erabilera.
  2. Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen iritziz indarkeriazkoa, lizuna, gehiegizkoa, legez kanpokoa, arrazista, xenofoboa edo iraingarria den edozein eduki argitaratzea edo transmititzea.
  3. Crackak, programen serie-zenbakiak edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituen beste edozein eduki.
  4. Beste erabiltzaile batzuen datu pertsonalak biltzea eta/edo erabiltzea, haien berariazko baimenik gabe edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoan, xedatutakoa urratuz.
  5. Domeinuaren posta-zerbitzaria eta helbide elektronikoak erabiltzea, mezu baztergarrien bidalketa masiboak egiteko.

Erabiltzaileak erabateko erantzukizuna du, bere webguneko edukiaren, transmititutako eta biltegiratutako informazioaren, hipertestuko esteken, hirugarrenen aldarrikapenen eta jabetza intelektualari, hirugarrenen eskubideei eta adingabeen babesari buruzko ekintza legalen gainean.

Erabiltzaileak bete egin beharko ditu indarrean dauden lege eta araudiak, eta online zerbitzuaren, merkataritza elektronikoaren, egile-eskubideen, ordena publikoa mantentzearen eta Internet erabiltzeko printzipio unibertsalen funtzionamenduarekin zerikusia duten arauak.

Erabiltzaileak kalte-ordaina emango dio Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteari, erabiltzaileari egoztekoa den erantzukizunen bat Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteari egozteak eragindako gastuengatik. Defentsa juridikoko ordainsariak eta gastuak ere ordaindu beharko ditu, are erabaki judiziala behin betikoa ez den kasuetan ere.

Ostatatutako informazioaren babesa

Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak babeskopiak egiten dizkie bere zerbitzarietan ostatatutako edukiei, baina ez du bere gain hartuko erabiltzaileek datuak ustekabean galdu edo ezabatu izanaren erantzukizuna. Era berean, ez du bermatzen erabiltzaileek ezabatutako datu guztiak berrezarriko dituenik; izan ere, gerta liteke azken segurtasun-kopia egin ondoren ezabatuta eta/edo aldatuta egotea datuok.

Eskainitako zerbitzuek, babeskopia-zerbitzu espezifikoek izan ezik, ez dute barne hartzen Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak egindako segurtasun-kopietan gordetako edukiak birjartzea, galera hori erabiltzaileari egoztekoa denean. Kasu horretan, tarifa bat zehaztuko da, berreskuratzearen konplexutasunaren eta bolumenaren arabera, betiere erabiltzaileak aldez aurretik onartzen badu.

Ezabatutako datuak birjartzea kasu honetan soilik egongo da zerbitzuaren prezioan sartuta: edukiaren galera Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteari egoztekoak diren arrazoiengatik gertatzen bada.

Merkataritza-komunikazioak

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea aplikatuz Elkar-Lan S. Coop. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak ez du publizitate- edo sustapen-komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo beste komunikabide elektroniko baliokide baten bidez, baldin eta hartzaileek aldez aurretik eskatu edo berariaz baimendu ez badute.

Erabiltzaileren batekin kontratuzko harremana badu, Elkar-Lan S. Coop Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak baimena du hari bere produktu edo zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, baldin eta hasiera batean harekin kontratatu zirenen antzekoak badira produktu edo zerbitzu horiek.

Nolanahi ere, erabiltzaileak aukera izango du, bere nortasuna egiaztatu ondoren, informazio komertzial gehiagorik ez bidaltzea eskatzeko Bezeroaren Arretarako kanalen bidez.