Política de privacidad

Izaera pertsonaleko datuen babesa, DBEOaren arabera

Izaera pertsonaleko datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudia aplikatuz, Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak jakinarazten du https://www.elkarlan.coop webguneko formularioen bidez jasotako datu pertsonalak Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen zerbitzuen erabiltzaileen fitxategi automatizatu espezifikoetan sartzen direla.

Izaera pertsonaleko datuak bildu eta haien tratamendu automatizatua egitearen helburua da harreman komertzialari eustea eta Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen informazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-lanak eta bestelako jarduerak egitea.

Beharrezkoak diren erakundeei baino ez zaizkie utziko datu horiek, soilik adierazitako helburua betetzeko.

Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak neurriak hartzen ditu datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Pertsona fisikoen babesari buruzkoa da erregelamendu hori, izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari dagokienez.

Erabiltzaileak noiznahi erabil ditzake datuetara sartu, aurka egin, zuzendu, ezereztatu, mugatu eta eramateko eskubideak, aipatutako Erregelamenduan (EB) aitortutako eran. Eskubide horiek erabiltzeko, elkarlan@elkarlan.coop helbidera mezu elektronikoa bidal dezake erabiltzaileak, edo helbide honetara idatzi: Done Bikendi kalea 8, 9. ezk. Albia eraikina 2, 48001 PK - Bilbo (Bizkaia).

Erabiltzaileak adierazten du berak emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, eta datu horiek eguneratuta izateko konpromisoa hartzen du; datuetan edozein aldaketa dagoela ere, Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteari jakinaraziko dio.

Izaera pertsonaleko datuak tratatzearen helburua

Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartean helburu hauekin tratatuko ditugu https://www.elkarlan.coop webgunearen bidez bildutako zure datu pertsonalak:

  1. Enpresaren merkataritzako, laneko, korporazio-arloko eta kontabilitateko eginbeharrak betetzea.
  2. Webgunean eta sektorean eskaintzen diren zerbitzu berriei buruzko buletinak eta informazio komertziala bidaltzea.
  3. Enpresaren informazioa eta datu-baseak babestea eta zaintzea, artxibatzea, eta sistemak eguneratzea.
  4. Erabiltzaileak harremanetarako formularioaren bidez eskatutako informazioa ematea.
  5. Sustatzen ditugun kooperatiben dirulaguntzak izapidetzea.

Gogoratu zeinahi bidetatik komunikazio komertzialik ez bidaltzeko eska dezakezula noiznahi, lehen adierazitako helbidera mezu elektronikoa bidaliz.

Erregistro horietako eremuak nahitaez bete behar dira, eta datuak ematen ez badira, ezinezkoa izango da adierazitako helburuak betetzea.

Zenbat denboraz gordetzen dira bildutako datu pertsonalak?

Harreman komertzialak dirauen bitartean edo horiek ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean gordeko dira emandako datu pertsonalak, emandako zerbitzuengatik legezko erantzukizunak eska daitezkeen epean.

Legitimazioa

Honako hauek dira zure datuen tratamendua legitimatzen duten oinarri juridikoak:

  1. Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen zerbitzuei buruzko informazioa eskatzea eta/edo zerbitzu horiek kontratatzea. Betiere, balizko kontratazio bat egin aurretik emango zaizu zerbitzuen baldintzen berri.
  2. Askatasun osoz, modu espezifikoan, informatuta eta zalantzarik gabe emandako baimena. Pribatutasun-politika hau zure esku jarri eta zuk irakurri ondoren, ados bazaude, onartu egin dezakezu adierazpen baten edo baiezko ekintza argi baten bidez, horretarako jarritako laukia markatuta.

Zure datuak ematen ez badizkiguzu, edo ematen dizkiguzunak ez badira osoak edo zuzenak, ezin izango diogu zure eskaerari erantzun, eta ezinezkoa izango da eskatutako informazioa ematea edo zerbitzuak kontratatzea.

Hartzaileak

Datuak ez dizkiegu jakinaraziko Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearekin zerikusirik ez duten hirugarrenei, legeak hala agindu ezean.

Zerbitzuen erabiltzaileek bildutako datuak

Erabiltzaileak izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategiak sartzen baditu ostatatze partekatuko zerbitzarietan, Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak DBEOa ez bete izateagatik.

Datuak gordetzea IGZLaren arabera

Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak jakinarazten du 12 hilabetez gordetzen duela gehienez  ostatatutako datuen jatorria eta zerbitzua ematen hasi den unea identifikatzeko ezinbestekoa den informazioa, datuak ostatatzeko zerbitzua ematen duen aldetik eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (IGZL) ezarritakoaren arabera. Datu horiek gorde arren, horrek ez dio eragiten komunikazioen sekretuari, eta ikerketa kriminal baten barruan edo segurtasun publikoa babesteko soilik erabili ahal izango dira datuak, hala eskatzen duten epaileen eta/edo auzitegien edo ministerioaren esku jarrita.

Estatuko Indar eta Kidegoei datuak jakinarazteko, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudian xedatutakoa beteko da.

https://www.elkarlan.coop webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak

Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartea da egile-eskubideen, jabetza intelektualaren, jabetza industrialaren, «know how»-aren eta https://www.elkarlan.coop webguneko edukiekin eta bertan eskaintzen diren zerbitzuekin zerikusia duten gainerako eskubide guztien titularra, bai eta zerbitzu horiek inplementatzeko beharrezkoak diren programena eta lotutako informazioarena ere.

Debekatuta dago https://www.elkarlan.coop webguneko edukiak erreproduzitu, argitaratu eta/edo modu ez guztiz pribatuan erabiltzea, osorik zein neurri batean, non eta ez den idatzizko baimenarekin.

Softwarearen jabetza intelektuala

Erabiltzaileak errespetatu egin behar ditu Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak bere esku jarritako hirugarrenen programak, doakoak eta/edo erabilpen publikokoak direla ere.

Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak softwarea ustiatzeko eskubidea du, bai eta haren jabetza intelektualaren eskubidea ere.

Erabiltzaileak ez du inolako eskubiderik edo lizentziarik eskuratuko kontratatutako zerbitzuagatik, ez eta zerbitzua emateko behar den softwarearen gainean eta zerbitzuaren jarraipena egiteko informazio teknikoaren gainean ere. Salbuespena izango dira kontratatutako zerbitzuak betetzeko beharrezkoak diren eskubideak eta lizentziak, baina soilik zerbitzuek irauten duten bitartean.

Kontratutik kanpo geratzen den jarduketa orotarako, Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen baimen idatzia beharko du erabiltzaileak, eta debekatuta izango du Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen jabetzako zerbitzarien konfigurazio, egitura eta fitxategietara sartzea, aldatzea eta bistaratzea. Gainera, bere gain hartu beharko du arduragabe edo asmo txarrez jokatzearen ondorioz zerbitzarietan eta segurtasun-sistemetan gerta daitezkeen gorabeheren ondoriozko erantzukizun zibila eta penala.

Ostatatutako edukien jabetza intelektuala

Debekatuta dago Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak emandako zerbitzuen jabetza

intelektuala legeriaren aurka erabiltzea, eta, bereziki, honako hauek:

  • Espainiako legeen aurkakoa den erabilera, edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituena.
  • Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkartearen iritziz biolentoa, lizuna, abusuzkoa, legez kanpokoa, arrazakeriazkoa, xenofoboa edo difamaziozkoa den edozein eduki argitaratzea edo transmititzea.
  • Crackak, programen serie-zenbakiak edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituen beste edozein eduki.
  • Beste erabiltzaile batzuen izaera pertsonaleko datuak biltzea eta/edo erabiltzea haien berariazko baimenik gabe, edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa urratuz. Pertsona fisikoen babesari buruzkoa da erregelamendu hori, izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari dagokienez. Domeinuaren posta-zerbitzaria eta helbide elektronikoak erabiltzea mezu baztergarriak modu masiboan bidaltzeko.

Erabiltzaileak du erantzukizun osoa, webgunearen edukiari, transmititutako eta gordetako informazioari, hipertestu-estekei, hirugarrenen aldarrikapenei, eta legezko ekintzei dagokienez, jabetza intelektualarekin, hirugarrenen eskubideekin eta adingabeen babesarekin lotuta.

Erabiltzailea da erantzulea legeen eta erregelamenduen aurrean, bai eta online zerbitzuaren funtzionamenduarekin, merkataritza elektronikoarekin, egile-eskubideekin, ordena publikoarekin eta Internet erabiltzeko printzipio unibertsalekin zerikusia duten arauen aurrean ere.

Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteari kalte-ordaina eman beharko dio erabiltzaileak, baldin eta Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteari errua egozten badiote erabiltzailearen erantzukizunpeko auzi batean. Egozpen horrek eragindako gastuak ordaintzeko izango da kalte-ordaina, defentsa juridikoko ordainsariak eta gastuak barne, baita behin betikoa ez den erabaki judizial baten kasuan ere.

Informazio ostatatuaren babesa

Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak bere zerbitzarietan ostatatutako edukien segurtasun-kopiak egiten ditu, baina ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik, erabiltzaileek ustekabean datuak galdu edo ezabatzen badituzte. Era berean, ez du bermatzen erabiltzaileek ezabatutako datuak erabat berreskuratuko direnik;izan ere, litekeena da datu horiek ezabatu eta/edo aldatu izana azken segurtasun-kopia egin zenetik igarotako denboran.

Segurtasun-kopiaren zerbitzu espezifikoak kenduta, gainerako zerbitzuek ez dute barnean hartzen Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak egindako segurtasun-kopietan gordetako edukiak berreskuratzea, galera hori erabiltzaileari egotz dakiokeenean; kasu horretan, tarifa bat zehaztuko da berreskurapenaren konplexutasunaren eta bolumenaren arabera, betiere erabiltzaileak onartzen badu.

Ezabatutako datuen berreskurapena zerbitzuaren prezioan sartuta egongo da, soilik Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik galdu bada edukia.

Komunikazio komertzialak

IGZLa aplikatuz, Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak ez du publizitate- edo sustapen-komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoko bitarteko baliokideen bidez, non eta ez duten hala eskatu edo berariaz baimendu hartzaileek.

Aldez aurreko kontratu-harremana duten erabiltzaileen kasuan, Elkar-Lan Koop. Elk. Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak baimena izango du bere produktuei edo zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko, baldin eta bezeroak hasieran kontratatu zituenak haien antzekoak badira.

Nolanahi ere, erabiltzaileak eska dezake informazio komertzial gehiagorik ez helarazteko bezeroaren arretarako kanalen bidez, nor den egiaztatu ondoren.